XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atzo makilkatu nai izan ninduan; eta, nik utzi izan ba'nio, makilkatu ere egingo ninduan.

Ez nekin ezerr.

¿Zertatik sortu zitzaizuen asarrealdia?

Zuen saillean nengoalako, zartakoka bialdu nai izan ninduan sagastitik.

Ez det uste zuengandik orrelako agindurik artu izango duanik...

Ez. Guk ez diogu agindu iñor makilkatzekorik; baña arritzekoa da gure morroia dan bezelako gizon benak, ezer geiago gabe, iñorr jotzea...

Galdegingo diot gero zergatik jokatu dan orrela...

Beste zerbait ere ba-nekarkin esateko...

Malentxo'retzaz itzegin nai nizuke.

- Malenlxo'retzaz? ¿Nor zera, ba?

Aren senarrgaia.

¿Malentxo'ren senarrgaia? ¿Noiztik?

Aspalditik.

Eta orain egun oetan aren berririk ez dedan ezkero, norabait joan ete zaidan bildurrez, nun dagon jakin-naiz etorri naiz.